Maiatzaren 14an, 15ean eta 16an ospatuko da Gasteizko Azkena Rock jaialdia, Mendizabalan. Antolatzaileek kartelburu izango den taldearen izena iragarri dute jada: The Black Crowes estatubatuarra. Bestalde, hiru egunetako kontzertuetarako bonu bereziak jarriko dira salgai otsailaren 3an, 60 eurotan. Prezio horrekin mantenduko dira otsailaren 27ra arte.