argia.eus
INPRIMATU
Aintzane Ezenarro eta Enrique Ullibarriarana izango dira Txema Urquijoren ordezkoak Jaurlaritzan
ARGIA @argia 2014ko apirilaren 14a
Aintzane ezenarro eta Enrique Ullibarriarana Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzako Idazkaritzaren aholkulari izango dira. (Arg: Jaurlaritza)

Ezenarro Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko aholkulari izan da orain arte, biktima hezitzaileen programaren baitan.

Ullibarriaranak berriz, 1990etik kolaboratu izan du Biktimen Arretarako Bulegoan.

Bake eta Bizikidetzako idazkaritzaren aholkulari lanak egingo dituzte biek, Jaurlaritzako Biktima eta Giza Eskubideen alorreko zuzendari Monica Hernandoren esanetara.

Izendapenari buruzko bideoa sareratu du Eusko Jaurlaritzaren Irekia webguneak: