argia.eus
INPRIMATU
Tetraparexia espastikoa duen gasteiztarrari gurpildun aulkia erosteko laguntza ukatu dio Aldundiak
  • Janire 19 urteko gasteiztarra da, tetraparexia espastikoa du eta gurpildun aulki elektrikoa txiki geratu zaio, hanketan eta bizkarrean zauriak eragiteraino. Berri bat erostea oso garestia da (15.000-18.000 euro artean), baina horretarako diru-laguntza ukatu dio Arabako Foru Aldundiak, baldintzak ez dituela betetzen argudiatuta.

Mikel Garcia Idiakez @mikelgi 2020ko urtarrilaren 28a

“Aulkia bere independentzia da”

Haserre agertu da familia, El Correo egunkarian irakurri dugunez. Uztailean egin zioten eskaera Aldundiari, Janireren gorputza aldatu egin delako, luzatu egin da, gizendu, eta aulkia funtsezko tresna du egunerokorako. “Bere bizitza da, bere independentzia”, azaldu du amak.

Diputazioak dio ez dituela laguntza jasotzeko deialdiaren baldintzak betetzen. Deialdian esaten da gutxienez %75eko desgaitasuna behar duela izan mugitzeko, eta aulkia kontrolatzeko nahikoa gaitasun izan behar duela eskatzaileak, buruz eta ikusmenez, bere buruarentzat eta gainerakoentzat arrisku bat izan ez dadin. “Janirek urte asko daramatza aulki elektrikoa erabiltzen eta inoiz ez du istripurik izan, orain diote arriskua dela bere buruarentzat eta gainerakoentzat”, salatu du amak.