Ohartarazi dute “ilegala” dela lege berrira egokitutako testu-liburuen ordezkapena oztopatzea. 200 milioi euroko inbertsioa egin dute.
Wert ministroa ez da LOMCEren garapen eskasaren aurrean urduri jarri den bakarra. ANELE Espainiako liburu eta ikas materialen editoreen elkarteak autonomia erkidegoei ohartarazi die ezin dutela oztopatu lege berrira egokitutako testu-liburuen ordezkapena.
Elkarteak Espainiako testu-liburuen 30 editore nagusiak biltzen ditu. Jadanik 200 milioi euroko inbertsioa egin dute testu-liburuak LOMCEk agindutako curriculumera egokitzen –kasu batzuetan dekretu zirriborroetan baino ez dira oinarritu–, baina elkarteko lehendakari Jose Moyanok azaldu duenez zaila izango dute diru hori guztia amortizatzea “zenbait erkidegotan izaten ari garen ezkutuko intsumisioarekin”.
ANELEren esanetan autonomia erkidegoetako administrazioek ikastetxeei “presioa” egin diete ez ditzaten oraindik testu-liburuak ordezkatu. Erkidego batzuetan beste batzuetan baino gehiago nabaritu omen da, baita PPk agintzen duen horietan ere; “ez dugu ulertzen” dio Moyanok.
2014ko ekainean Wert ministroak onartu zuen LOMCE ezartzeak 2.164 milioi euroko kostua izango duela, legearen memoria ekonomikoan agertzen dena baino 800 milioi euro gehiago.
150-200 euro gehiago liburutan
Guraso elkarteek behin baino gehiagotan salatu dute LOMCEren ondorioz familia bakoitzak testu-liburuetan egindako gastua 150-200 euro igoko dela eta askok zailtasunak izango dituztela kopuru horri aurre egiteko.
Ikasturte hasieran Lehen Hezkuntzako hainbat mailatako testu-liburuak ordezkatu behar zituzten ikastetxeek, LOMCEra egokitzeko, baina kasu askotan ez da halakorik egin, legeak iraungo ote duen zalantza handiak baitaude. Horren ordez, lehendik martxan zeuden truke sistemetara eta liburu-bankuetara jo dute.
Espainiako Gobernuak abenduan onartu zuen hezkuntza lege berria, eta 2022-2023 ikasturtean aplikatuko da bigarren hezkuntzako eta batxilergoko maila bakoitietan. DBHn, hautazko ikasgai gehiago eskainiko dira, eta batxilergoan, arteari lotutako bi modalitate eta beste modalitate... [+]
Murgian ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren jai atarian, hezkuntza arloko murrizketen aurka eta LOMCE lege-proposamenaren kontra borrokan diharduten bi elkartetako ordezkariekin bildu gara, Hezkuntzan Geu Eragileko Edu Zabala eta Denon Hezkuntzako Aitor Otañorekin... [+]
"... hezkuntzako gastu publikoa barne-produktu gordinaren gutxienez ehuneko 5 handitzea..." Alderdi sozialistak erabili ohi duen eta LOE aldatzeko Lege Organikoaren Proiektuan jasotako dialektika tranpati horren beste esaldi bat da. STEILASentzat, hezkuntzan inbertsio... [+]
LOMLOEn, LOMCE ordezkatuko duen legean, zuzenketa bat onartu du Espainiako Kongresuak: diru laguntzarik ez ikasleak sexuaren arabera banatzen dituzten ikastetxeentzat. Neurriak EAEko eta Nafarroako hainbat ikastetxetan izango du eragina, baina horietako batzuek... [+]
Hego Euskal Herriko ikastetxeetan eragingo duen Hezkuntza Legea onartu du Espainiako ministroen kontseiluak. Bertan behera geratuko dira LOMCEk ezarri zituen errebalida polemikoak eta ibilbide espezializatuak, eta Erlijioa ez da notarako izango, besteak beste.
“Esan gezur bat mila aldiz. Errepikatu hitzez hitz. Handik gutxira ikusi, egia bihurtzen. Haien ahotan ikusi, egia bihurtzen.” Horixe abesten du Gorka Urbizuk Berri Txarrak taldearen kontzertuetan. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuarekin gertatzen ari denaren... [+]
Hezkuntzako eta lanbide heziketako ministroak LOMCEri egingo dizkion aldaketak zehaztu ditu Diputatuen Kongresuan.
Erlojuaren orratzek egunari hasiera eman diote. Apunteak hartu eta korrika irten zara etxetik. Urduritasuna. Ordua da, heldu da azkenean. Tik-tak. Aurrera begira, lerro zuzenean eta bakarrik eserita. Isiltasuna. Hasi da azterketa, hasi da selektibitatea.
Ikasleok Zorrotz dinamikak deituta manifestazioa egin dute Arriagatik ehunka ikaslek 'Azterketa arrotz, ikasleok zorrotz' lelopean. Azterketa eta erreforma arrotzen aurrean eta Euskal Herri burujabearen bidean hezkuntza "herritik eta herriarentzat" eraikitzea... [+]
Espainiako Estatuko Konstituzio Auzitegiak atzera bota du PSOEk LOMCE legearen aurka aurkeztutako errekurtsoa, eta ikasleak sexuaren arabera bereizten dituzten eskolei diru-laguntza publikoak ematea zilegitzat jo du.
San Ignacion, Luis Elejalden, Aresketan… planto egin diote LH 6. mailako kanpo ebaluazioari. Hezkuntza Plataformen Topagunetik kalifikazio sistema “inposatu” honi planto egiteko deia luzatu zuten eta elkarlanean ari dira ikasleak, irakasleak eta... [+]
Luis Dorao, San Martin, Lukas Rei, Barandiaran, Umandi… Arabako 27 ikastetxe hauetatik 19 publikoetan egin nahi ditu frogak Eusko Jaurlaritzak martxoaren 5etik aurrera Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasgeletan. DBHn ere Pisa azterketa egitera deituko dituzte 4. mailako... [+]
Berriki jakin ditugu euskal hezkuntzaren emaitza kezkagarriak. Duela luze ez dela, PISA txostenak (Ikasleen Ebaluaziorako Nazioarteko Programak) eman zigun lehen zaplaztekoa, emaitza oso kaskarrak lortu zituztelako gure ikasleek. Izan ere, sinetsarazi ziguten Eusko... [+]
Ebaluaketak "merkatu eta politika neoliberalen menpe" daudela kritikatu du sindikatuak eta proba "jarraitu eta hezigarrien" aldeko dokumentua aurkeztu du.
Hezkuntza arloan bero bukatu zen ikasturtea EAEn eta indartsu ekingo diete berriz murrizketen aurkako mobilizazioei: abendura bitartean, greba orokorra eta arloz arlokoa, itxialdiak, elkarretaratzeak, solasaldirako tarteak, salaketa egunak, borroka asteak eta manifestazioak... [+]