Neologismo hau, azken lau urteotan komunikabideetan eta sare sozialetan ugari erabilia (eta pandemiaren agerkuntzak areagotua), ulertzeko, azter ditzagun termino osagarriak: konspirazioa eta paranoia.
Konspirazioa: Konspirazioa da, beren interesen arabera, zerbait irrikaz lortu nahi duen eta, beraz, sistema ezarrian ekintza bat antolatzen duen pertsona eta/edo organizazioen batasuna.
Paranoia: Paranoia gaitz mental bat da. Pazientea, itxuraz pertsona normal bat bezala azaltzen duen bakarra. Garai klasikotik ezaguna da, eta sikoanalistek, bereziki Freudek eta Lacanek, sakonki aztertua izan da.
Paranoia, eskuarki, onartu ez eta autoerreprimitzen den homosexualitatearen ondorioa da. Pertsona paranoikoak, berak bekatu sozialtzat daukana onartzen ez duenez, gizarteak ezagutuko balu jasango lukeen arbuioaz babestea bilatzen du.
Egoera pertsonal larrigarri hori gainditzeko irtenbide bat bilatu nahian, pertsona paranoikoaren subkonszienteak indarrean dagoen sistema sozialaren edozein barne-krisiaz baliatzen da, holako egoerak detektatzeko daukan sentiberatasun berezia erabiliz.
Bera ere krisian dagoenez, haren pemia dauka gizarte larrituaren salbatzaile gisa aurkezteko. Gainerakoak salbatzeko desio indartsu hori bere burua salbatzeko premia larria besterik ez da. Eta, aldi berean, gaixotasuna azalerazteko sintoma bezala balio digu.
Ez dira planteamendu altruistak, sakonki egoistak baizik. Pertsona paranoikoak besteak erabiltzen ditu, zeinek haren premia daukaten salbaitzaile gisa, gainean daramaten erruduntasun-zama astintzeko. Uste du horrela, balentria horrekin, gizarteak barka dezakeela.
Sintoma orok gure subjektibitateari deitzen dio, eta interpretatu beharra dago. Horregatik diogu ezen Trump, sintoma bezala, ez dela kausala. Zein da fenomeno horren atzean ezkutatzen den egia?
Ze efektu dauzkate gizartean teoria konspiranoiko horiek? Pertsona konspiranoiko gehienek salbatzaile izaterik ez daukatenez, haien hedatzaileek, paranoikoa ez den gizartean larritasun sakoneko egoera subjektiboa sortu nahi dute, eta sakonean bilatzen duena da, salbatzailearen figura baten bitartez (Hitler, Musolini, Franco, Trump, Bolsonaro, etb.) salbaziozko alternatiba faszista bat ezinbestekotzat onartua izatea eta irtenbide bakartzat eskatzea.
Gizarte justuagoa bilatu ordez (angustia mugimendu politiko baten biartez errealitate sozial injustua eraldatzeko kuraia bihurtuz), behar duten salbatzailea super-egoa da, armen bitartez inposatutako lege basatiaren gizona. Gero, herria maskratuko duena, politika errepresibo, ekonomiko eta sozial erreakzioarioenen bitartez, esplotatzaileen esku uzteko.
Hitz batez, teoria konspiranoiko oro sortu eta garatzen da pertsona paranoikoek, batere oinarri eta funtsik gabe –baina konbikzio obsesiboz– krisi nazional eta internazional bat (soziala, politikoa, epidemiologikoa, nortasunezkoa, etab.) ezkutuko botereei egozten dietenean.
Trump sintoma: Sintoma orok gure subjektibitateari deitzen dio, eta interpretatu beharra dago. Horregatik diogu ezen Trump, sintoma bezala, ez dela kausala. Zein da fenomeno horren atzean ezkutatzen den egia?
Salbatzaile gisa aurkezteko Trumpek sentitzen duen AEBren egoera berezia, Txina munduko superpotentzia kapitalistaren aurrean orain arte munduko lehen potentzia ekonomikoaren gainbeheraren hasiera besterik ez da. Hots, AEBko eta mendebaldeko sistema kapitalistaren krisi sakon eta itzulezina.
Krisi hori, zehazki, AEBko supremazista zurien botere ekonomikoaren eta sinbolikoaren galeran adierazten da. Bi faktore horien konbinazioak, krisia/Salbatzaile baten premiak, eraman zuen AEBko presidentziara, aurreikuspen guztien kontra.
Nork eman zion botoa? Amerika erreakzionario eta supremazista zuriak (angustia-sortzaile gisara, QAnon eta beste mugimendu batzuen laguntza estimagarriarekin), zeinari gehitu behar zaion bezeria berria: deslekutzeak desindustrializatutako estatuen proletargoa).
Zein da Trumpen mezua holako jendeak botoa emateko? Hauxe izan da ardatz nagusia: AEBren handitasuna eta gailentasun ekonomiko eta kulturala (America First, AEBko nazien goiburu historikoa) berrezarri behar da, izan ere elite amerikarrek berek bertan behera utzi baitute, urruneko txinatarren hobe beharrez, eta taxinatarrek deslekutze amerikarreko enpresa transfugei teknologia-transferentzia exigitzen baitzien.
Paranoiko amerikar guztiak azaleratu zituen krisiak irauten du eta, horren frogak dira Bidenen Txinarekiko politika kontinuistak. Aitzitik, AEBren aislazionismoan zentraturiko ustezko salbazio-lerroaren ordez, Trumpek bazterrean lagatako bere aliatu historikoen laguntzarekin flotarazi nahi ditu AEBak Bidenek
Trumpek, paranoiko ona izaki, edonon ikusten ditu etsaiak: Txinaren aurkako eraso etengabeak (koronabirus txinatarra, muga-zergen inposaketa, espiotzagatiko salaketak, etab.); MOEtik irtetea, kritikak NATOri, tasak EBri, migrazioaren kontrola AEBko enplegua babesteko, etab.
Ez du aldamenean bere jokabidea kritikatuko duen inor nahi (destituzio anitz, zakarki). Era berean, sare sozialen bitartez (Twiter...) dena kontrolatzeko obsesioak informazioaren ekoizpena eta hedapena metatzera darama. Haren paranoia seinalatzen inor ausartu ez den arren, hauteskundeetako emaitzak, haren ustez bere etsaiek manipulatuak, ez onartzeak eta koronabirusari buruzko negazionismoak eraman zuen Kongresua eta iritzi publikoa haren osasun mentala zalantzan jartzera.
Hau da, Trumpek, krisian dagoen bere herriaren salbazioa predikatuz, era horretara AEBren onarpen soziala lortzeko, bere gaixotasuna sendatzea bilatzen zuen.
Paranoiko amerikar guztiak azaleratu zituen krisiak irauten du eta, horren frogak dira Bidenen Txinarekiko politika kontinuistak. Aitzitik, AEBren aislazionismoan zentraturiko ustezko salbazio-lerroaren ordez, Trumpek bazterrean lagatako bere aliatu historikoen laguntzarekin flotarazi nahi ditu AEBak Bidenek. Egia esan, jokaera horrek gainbehera-prozesua atzeratu ahal du, baina ezin izango du gelditu. Lege historiko bat da.