Ekondakin enpresa elkarteak gaur, astelehena 3, ekin dio Zubietako erraustegira gasa eramateko hodia lurperatzeko lurrak harrotzeari. Inguruko bideak moztu dituzte eta zenbait herritar bildu da inguruetan protestan. Donostiako alkateak udaltzainak bidali dizkie.
Usurbilgo Noaua ari da jarraitzen gaia hurbiletik, Zubietako herritarrek ohartarazi diotenetik beren etxeetara iritsi ezinik zebiltzala, errepidea zulatzeko Ekondakinen enkargua betetzeko Naturgas konpainiak bidalitako kamioi eta maikinek galarazita.
Ameri baserri inguruan bidea mozturik, herritar haserretuak hasi dira obretara hurbiltzen... eta Donostiako alkateak bidalitako udaltzainak ere bai.
Zaborrez gain energia sortzeko erraustegiak gasa ere beharko duenez, eraikuntza altxatzen hasi aurretik eraman nahi du Ekondakin konpainiak Naturgasen bidez hodia bertaraino. Obrak egiten ari diren gunea dago Zubietatik Usurbilerako tartean, Ameri baserriaren eta Orbeldi zentral elektriko zaharraren tartean.
Zubietatarrei TSST autobus konpainiak jakinarazi die gasa eramateko obrak direla eta, ondorengo bi hilabeteetan bere autobus zerbitzu oso murriztua geratuko dela. Lurraldebus zerbitzuak bere webgunean berretsi ditu bi hilabeteotarako aldaketak: