argia.eus
INPRIMATU
Tentsioa Mossoen eta mugimendu antifaxistaren artean, Gironan
  • VOXek Konstituzioaren alde Gironan antolatu duen ekitaldiaren harira, kalera atera dira antifaxistak. Mossoek manifestazioa kargatu dute.

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2018ko abenduaren 06a

Gaurko egunez Espainiako Konstituzioak 40 urte betetzen ditu, eta hori ospatzeko VOX alderdi ultraeskuindarrak ekitaldia antolatu ditu  Espainiako leku ezberdinetan, tartean Gironan. Faxismoaren aurkako mugimenduko kideak kalera atera dira manifestatzera. Mossoek manifestazioa kargatu dute eta tentsio uneak bizi izan dira.