Beste hainbatetan bezala, EHUko ikasleek segurtasun indarren presentzia salatu dute. Oraingoan baina, tentsioa izan da, ikasleetako batek botila bat jaurti duela eta segurtasun zaintzaileek ikaslea identifikatu nahi izan dutenean. Leioatik!-ek egin du jarraipena.
Ez da lehen aldia Leioako Gizarte eta Komunikazio Fakultateko ikasleek segurtasun indarren gehiegizko presentzia salatzen dutena. Ikasturte honetan, sarri manifestatu izan dira, eta sinadura bilketa bat ere egin zuten. Gaurkoan baina, aurrekoetan ez bezala erantzun dute segurtasun zaintzaileek.
Fakultateko Gune Askea-n –ikasleen gunean– Ertzaintzari deitzeko mehatxua egin dute segurtasuneko langileek, hala adierazi dute Leioatik! ikasle proiektu komunikatiboko kideek. Ondoren, autobusean ere zenbait tira-bira izan dira.
🔴🔴ADI🔴🔴 Seguratak ikasleen aurka oldartu dira GKZ fakultate barnean. Lauzpabost seguratak Gune Askea inguratu dutr ikasle bat identifikatzeko eta zipayoei deitzearekin mehatxu eginez.
— Leioatik! (@Leioatik) October 31, 2018
Seguratek uneoro ikasleen aurka jarrera oldarkorra erakutsi dute eta fakultate guztian zehar segi diete. Behin Mikel Laboa plazan seguratak Leioatikeko kideen aurka oldartu dira gertatzen ari zena grabatzeagatik. pic.twitter.com/uPGCiaXzTM
— Leioatik! (@Leioatik) October 31, 2018
Seguratek ikasleei autobuseraino segi diete eta bertan bus bat geratu dute barnealdean zen ikasle bat identifikatzeko asmoz. pic.twitter.com/xyXph8dX0r
— Leioatik! (@Leioatik) October 31, 2018