Urriaren 2an Ekuadorreko presidente Lenin Morenok murrizketak iragartzearekin batera abiatu ziren protestak. Istiluak indarra hartzen joan dira, agintariak Gobernuaren egoitza lekualdatzeraino.
Paquetazo izena eman zaie urriaren 2an Morenok ekonomia alorrean iragarritako murrizketei. Nazioarteko Diru Funtsarekin adostutako programa baten parte da Paquetazoa, eta 4.000 milioi dolarreko balioa duten maileguak askatzea du xede. Sindikatuen arabera, aldaketek zantzu neoliberaldun lan erreforma bati ere emango liokete bide.
Morenok egindako iragarpenek protestak eztandarazi zituen herrialdean barrena, eta ordutik ez dute etenik izan herritarren mobilizazioek. Morenoren aginduz, herrialdea salbuespen egoeran da urriaren 3tik. Egunak igaro ahala, baina, protestak gogortuz joan dira: gutxinez lau dira gaur artean hildako manifestariak, hainbat zaurituak eta laurehundik gora atxilotuak.
Ekuadorreko Nazionalitate Indigenen Konfederazioak (Conaie) bat egin du protestekin, eta Hordagon azaltzen denez, indar erabakigarria izan daitezke indigenak: “1997 eta 2000 urteetan, mugimendu indigena buru izandako mobilizazioek —probintzietako hainbat hiriburu eta Quito hartu zituztenak—, sindikatuekin eta beste zenbait mugimendurekin koordinatuak, bi presidenteren erorialdia eragin zuten: Abdalá Bucaramena eta Jamil Mahuadena”, azaldu Martín Cúneo kazetariak.
Azken egunetan milaka manifestari indigena iritsi dira Quitora:
#ParoNacionalEC ingreso de comunidades indígenas a Quito exigiendo la derogatoria de las medidas económicas. ¡Basta de indolencia!@jmkarg @KatuArkonada @epigmenioibarra @evagolinger @pablokrantz @laradiodelsur @MashiRafael @piedadcordoba @JLMelenchon @BancadaRC @ernestosamperp pic.twitter.com/RlcrDljuUd
— Pame Aguirre (@pameaguirre1) October 8, 2019
Tentsioa igo egin da hiriburuan, eta poliziaren indarkeriak utzi ditu lehen biktima mortalak, hiru manifestari gazte hil baitituzte San Roque zubian —astelehenean beste manifestari bat hil zen errepide mozketa batean, auto baten harrapatuta—.
Police kill three young protesters and throw them from the San Roque bridge, #Quito, #Ecuador. Repression unleashed by IMF agent and traitor-president #LeninMoreno pic.twitter.com/ijXk0f5LcY
— tim anderson (@timand2037) October 8, 2019
Manifestari eta polizien arteko enfrentamenduak ugari dira, eta liskarrak botere guneetara ere heldu dira.
#QUITO | Imágenes de la incursión de un grupo de personas a edificio de la Contraloría General del Estado (av. 6 de Diciembre y Tarqui), tras la llegada de la movilización indígena al parque de El Arbolito, la noche de este lunes
07-10-2019 pic.twitter.com/AZf3wQa9Eq
— El Comercio (@elcomerciocom) October 8, 2019
Hori horrela, gobernuaren egoitza lekualdatu dute Quitotik 421 kilometrora dagoen Guayakilera.
Hiri horretatik mintzatu da telebista eta irratian Moreno, Otto Sonnenholzner lehendakariordea, Oswaldo Jarrin Defentsa ministroa eta borrokarako uniformez jantzitako lau general ondoan. Indarkeria gailenduko ez dela eta iragarritako murrizketak atzera botako ez dituela jakinarazi du. Gobernuburuak argudiatu du protestak Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak eta Rafael Correa Ecuadorreko lehendakari ohiak bultzatutako Estatu kolpe saiakera direla.