Vox alderdiko buru Santiago Abascal Donostian eta Bilbon izan da larunbatean, eta Ciudadanos alderdiko Albert Rivera Errenterian, hauteskunde kanpainaren baitan.
Hainbat kolektibok deituta, faxismoaren aurkako protestak izan dira hiru hirietan. Istiluak izan dira, eta Ertzaintzaren kargen ondorioz hainbat lagun zauritu da. Zauri larrienak 19 urteko emakumezko bilbotar batek jasan ditu; ertzain batek foam jaurtigaiarekin aurpegira tiro egin eta masailezurra hautsi dio.
Errenterian, lazo hori, lapiko hots eta buila artean
Errenteriako ekitaldian, Riveraz gain Maite Pagazaurtundua europarlamentariak eta Fernando Savater filosofoak hartu dute hitza, lazo hori erraldoiak paratuak zituzten eraikin, lapiko hots eta manifestarien buila artean.
Albert Rivera Errenteriatik joan zen unea, Gara egunkariko kazetari Aritz Intxustak grabatutako bideoan:
Así se ha marchado @Albert_Rivera de Errenteria pic.twitter.com/FWE9kHlAck
— Aritz Intxusta (@AritzIntxusta) 2019(e)ko apirilaren 14(a)
Aitor Bengoa kazetariaren txioan, Ertzaintzaren karga:
Carga policial en Errenteria. Así han despejado los antidisturbios de la Ertzaintza el paso para que los asistentes al mitin de Albert Rivera abandonasen el lugar pic.twitter.com/sPAeSTtmod
— Aitor Bengoa Martín (@aitorbengoam) 2019(e)ko apirilaren 14(a)
Sare Antifaxistaren txioa:
#Errenteria #Orereta Antifaxista #FckVox #FaxismoariStop pic.twitter.com/ticdrp0W51
— Sare Antifaxista (@Antifaxismoa) 2019(e)ko apirilaren 14(a)