argia.eus
INPRIMATU
Telesail anglosaxoien gaineko gogoetak, Txalapartaren eskutik
  • Txalaparta argitaletxeak Telezailak. Nork esan zuen telebistak tontotu egiten duela? argitaratu du, kalitatezko telesail anglosaxoien gainean Katixa Agirrek, Koldo Almandozek, Harkaitz Canok, Irati Jimenezek, Goizalde Landabasok eta Xabier Mendiguren Elizegik idatzitako liburua.

2011ko azaroaren 14a
Mikel Soto editorea 'Prison Break' telesailaz mintzo da liburuko hitzaurrean.

Hainbat genero ukitu dituzte, eta bakoitzak bere telesail kutunen zerrenda egin du. Mikel Sotok koordinatu du argitalpena. Donostiako Ernest Lluch kultur etxean aurkeztu zuten jendaurrean, azaroaren 11n.

Bi eta bat berriro ETBn?

Liburuaren aurkezpenean telesail anglosaxoiak izan zituzten batez ere hizpide. Harkaitz Canok, ordea, euskarazko balizko proiektu baten berri eman zuen: "Zurrumurrua dago hogei urteren ostean Bi eta Bat ETBra itzuliko ote den, aktore berberekin".