argia.eus
INPRIMATU
Telemadrid-eko kameralaria jo dute Ciudadanosek deitutako elkarretaratzean
  • TV3ko kazetaria zela pentsatu dutelako jo dute kameralaria, asteazkenean egindako elkarretaratzean. Asteburuan gurutze horiak kentzeagatik emakume batek jasandako erasoa salatzeko deitu zuen elkarretaratzea Ciudadanosek.

Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98 2018ko abuztuaren 30
Kameralaria erasoa jaso eta gero (Argazkia: El Pais)

Bartzelonako Ciutadella parkean 600 lagun inguru (udaltzainen arabera) bildu dira. Ciudadanoseko lider nagusiak han zeuden: Albert Rivera, Ines Arrimadas eta Juan Carlos Girauta. Espainiako banderen artean egin da elkarretaratzea eta “Viva España” eta Puigdemont a prision” oihuak entzun dira, besteak beste. Frantziako ultraeskuindarren bandera bat ere ikusi da.

Lagarde Danciu ekintzaile ezkertiarrak “naziak” oihukatu die bertaratutakoei eta tentsioa nabaritzen hasi da. Beranduago Telemadrideko kameralaria jo dute, TV3 katearen aurkako oihu artean, TV3ekoa zela uste zutelako.

 

Telemadrideko kazetari batek azaldu duenez bere sare sozialetan, “elkarretaratzea deitu duen taldearen” dei bat jaso du erasoa gaitzetsiz.