Telefonia mugikorraren beste aldea: koltana, Kongoko gerraren kausa nagusi

  • Friends of the Congo erakundearen datuen arabera, Kongon dago mundu osoko koltanaren %80. Mineral hori erabiltzen da ordenagailuetako, GPStako edota mugikorretako bateriak egiteko, besteak beste. Gemma Parellada kazetariak Catalunya Prulali azaldu dionez, 100 pertsonako 150 telefono daude Espainiako Estatuan; Kongon, berriz, 48 telefono dituzte 100 pertsonako. Datu horiek adierazten dute mendebaldeko herrialdeetako datuetatik oso urrun dagoela Kongo, mineralaren erreserba handienak baditu ere.


2016ko otsailaren 24an - 12:03
Haurrak eskola uztera behartu, eta esklabo bihurtzen dituzte meatzetan lan egiteko.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Kongoko gatazka II.Mundu Gerraz gerozko hilgarriena da, eldiario.es hedabideak jaso duenez: “Herrialde askok dituzte interesak bertan”, azaldu du kazetariak. “Koltan minerala ez da gerraren kausa nagusia, baina gerra hori areagotzeko aukera nagusia bihurtu da”, adierazi du Caddy Adzuba Kongoko kazetariak.

Adzubak azaldu du gerra hasi zela erregimen diktatorial baten ondorengo aldaketa politiko baten beharragatik: “Ruanda edota Burundi herrialdeek onartu zuten Kongori laguntzea 1996an. Zoritxarrez, nazioarteko komunitateak herrialdea egonkortzeko aukeratzat hartu zuen, eta Europar Batasuneko eta AEBtako herrialde batzuk gerran sartu ziren. Beren helburua ez zen kongoarrei laguntzea, baliabideak kontrolatzea baizik; gerraren kausa ez da minerala bera, baina mundu mailako kapitalismoak egoera aprobetxatu du”.

Koltan mineralak herrialdearen aberastasuna sortu beharrean, minak kontrolatzen dituzten talde armatuei egiten die onura. Mineralen esplotazio ilegalak emakumeei eta haurrei eragiten die, batez ere. Emakumeen kasuan, indarkeria sexista da ondorio nagusia: “Herrixka bateko emakume guztien bortxaketa burutzen dutenean, komunitatea deuseztatu egiten da, emakumeak gizartearen kohesioaren rol soziala betetzen du-eta”. Haurren kasuan, berriz, eskola uztera behartzen dituzte, eta esklabo bihurtzen dituzte. Nesken kasuan, gainera, prostituitzera derrigortzen dituzte”, azaldu du Abzuba kazetariak.

Orain arte hartutako neurriak

Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak (OECD) neurri batzuk hartu zituen 2010ean, eta enpresak derrigortu zituzten mineralaren kudeaketa arduratsua egitera. Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak eskatu zien herrialdeei baliabideak inportatzen zituzten merkatarien kontuak arduraz kontrolatzeko. Amnistia Internazionalaren txosten baten arabera, ordea, enpresen %80k ez dute kontrolatzen beren produktuek ba ote duten Afrikako gatazka guneetatik ekarritako mineralik.

Europako Batzordeak proposamen bat egin zuen 2014ean, eta 2015ean Europako Parlamentuak zuzenketa egin zion proposamenari. Azkenean, onartu zuten 880.000 enpresak jakinarazi behar dutela beraien kateetan hautemandako arriskuak identifikatzeko hartutako neurriak. Enpresa horiek eztainua, tantaloa –koltanetik eratorritako materiala– , wolframa eta urrea erabiltzen dituzte produkziaon. Dena den, behin betiko testua negoziatzen ari dira oraindik, eta Europako Batzordeak onartu behar du.

Caddy Adzubaren arabera, arazoa da garestiagoa dela mineralak mina legaletatik ateratzea. Dena den, Europa mailan aldarrikatu behar da “konpainiek utzi egin behar dutela erreboltariek kontrolatutako lekuetatik ateratako materialak erosteari. Legea onartuta ez gara besoak gurutzatuta geratuko; legea oinarria da, lan egiteko erreminta, baina legea aplikatzen dela egiaztatu behar dugu”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kongo
Ruandarekilako gerra saihesteko “azken aukeratzat” jo du Angolaren mediazioa Kongok

Tutsi eta hutu etnien arteko gatazka zein mineralen ustiaketa dira gaiztotuz doan gatazka odoltsu horren iturrien artean. Nazio Batuen Errefuxiatuentzako Agentziak jakitera eman du orotara 5,7 milioi errefuxiatu eragin dituela 2021ean areagoturiko gatazkak.


2021-02-22 | ARGIA
COVID-19az gain, Ebola agerraldiak atzeman dituzte Afrikan

OME Osasunaren Mundu Erakundeak jakitera eman duenez, Kongoko Errepublika Demokratikoan eta Ginean atzemandako bi ebola agerraldiek aurrera egin dute. Nazio Batuen Erakundearen Osasun Agentzia birusa zergatik agertu den ikertzen ari da. OMEk gogorarazi du COVID-19a ez dela... [+]


Lumumbaren azken arrastoa

1961eko urtarrilaren 17an hil zuten Patrice Lumumba buruzagi antikolonialista eta azidotan desegin zuten bere gorputza. 60 urte geroago, geratzen den arrasto bakarra itzuli diote familiari, hortz bat. Hala, Lumumbak bere hilobia izango du.


2020-09-30 | Axier Lopez
Kongoko 51 emakumek OME, Unicef eta zenbait GKEtako langileen sexu-abusuak salatu dituzte

Ikerketa batek agerian utzi duenez, munduko erakunde humanitario nagusietako boluntario batzuek Kongon zenbait emakumeren aurkako sexu-abusuak egin dituzte. 2018 eta 2020 bitartean izan zen. Ebolaren pandemia gogoorrari aurre egiten laguntzera bidalitako GKEtako gizonezko... [+]


Nicole Ndongala
“Sistema diseinatuta dago emakume migratzailea biktima sexual edo lan esplotazioaren biktima izateko”

Duela hamarkada bat, Kongoko Errepublikako gerratik ihesi, Madrilen amaitu zuen Nicole Ndongalak. Gaur egun, migratzaileei harrera egitea helburu duen Karibu elkarteko zuzendari orokorra eta Afrikako Etxea aholkularitza batzordeko kide da, besteak beste. CEAR-Euskadik Bilbon... [+]


Patrick Mbeko, politologoa
“AEBek agindu eta Europak obeditu egiten duen erakundea da NATO”

Patrick Mbeko politologo kongoarra Kanadan bizi da eta aditua da Afrikako gerretan Mendebaldeko potentziek jokatzen duten paperean. Hainbat liburu argitaratu ditu: Le Canada dans les guerres en Afrique centrale (Kanada Erdialdeko Afrikako gerretan) edo Objectif Kadhafi... [+]


Stanley, genozida baten konplizea gurean

Esploratzaile mitikoa Araban izan zela 150 urteakospatu dituzte egunotan Gasteizen eta Kanpezun. Kazetariak bertatik bertara ezagutu zuen Euskal Herria bidaia horretan, eta labanaz idatzita utzi zuen bere izena Gasteizko arbola batean. Belgikako Leopoldo II.a genozidaren... [+]


Sakelakoen lehengaiak Kongotik “odolez zikinduta” datozela salatzeko, mugikor bilketa abiatu dute Plentzian

Ezinezkoa da gaur egun koltanik gabe mugikorrak fabrikatzea. Mineral horren munduko erreserben %80 Kongon (Afrika) dago eta horiek denak kontrolpean dituzte talde armatuek; horrek eragindako gatazkak milioika hildako eragin ditu azken bi hamarkadotan. Izan ere, herrialde... [+]


Genozidioa, poltsikoan mugikorra edukitzearen prezioa?

Lehen marfila, esklaboak, kautxua, kobrea edo uranioa. Gaur koltana da, mugikorrak, bideo-kontsolak, ipad-ak eta goi mailako gailu teknologikoak eraikitzeko oso urria den minerala. Mendebaldeko gizartearen “beharrak” asetzeko, kongotarrek ondo dakite zer den beren... [+]


Eguneraketa berriak daude