Aste honetan World Mobile Congress jardunaldiak izan dira Bartzelonan. Telefono mugikorretako berrikuntzei buruzko nazioarteko topaketa horretan aipatu ez diren kontuak salatu ditu kutsadura elektromagnetikoaren aurkako Espainiako Estatuko plataformak.
EKEUKO-COVACE (Elektromagnetismoak Kaltetuen Euskal Koordinakundea) elkartearen oharra argitaratu du Herrikolore webguneak.
Idazki horretan Europar Batasuneko estatuei gomendatu diete patrikako telefonoek osasunari eragin diezaioketen kalteak nola murriztu erakusteko kanpaina informatiboak heda ditzatela. Telefonoen uhinek sortutako gaixotasunak eta horiek ekar ditzaketen heriotza goiztiarren tasak murriztea da plataformaren helburu nagusia.
Bartzelonan egin berri dena bezalako jardunaldiak kritikatu dituzte plazaratutako oharrean, segurtasun protokoloa jarraitzen ez dituzten produktuen komertzializazioari laguntzen dietela argudiatuz.
Horregatik, plataforma proposatzen duen Osasun Publikoaren Lege Orokorrean agertzen diren segurtasun oinarriak betetzea exijitu diete estatuei. Beteko ez balute, osasunaren aurkako hutsegite larria egiteko arriskuan egon daitezkela salatu dute.