Apirilaren 12, 13 eta 14an TattooArtean ekimena egingo dute Artean, Bizkaian. Bailara horretan bizi diren herritarrak ari dira antolatzen, jakinarazi dutenez, asanblada irekiaren bidez. "Egiten ari garen lana guztiz militante eta boluntarioa da, presoek kartzelan eta ihesean bizi duten egoera islatzera bideratuta dago dena, eta haiei elkartasuna era ezberdinetan adieraziko diegu". Lortuko den diru guztia euskal preso, iheslari eta errefuxiatuarentzat izango da.
Tatuaiak, artea eta elkartasuna lotuko dituen ekimena da Tattooartean. Tatuaia edo percinga egin nahi duenak email bat bidali behar du tattooartean@gmail.com helbidera hurrengo datuekin: izen abizenak, telefono zenbakia, tatuaiaren informazioa eta hau egiteko ongi datorkion eguna eta ordua (13an edo 14an 11:00etatik 19:20era).
Abestia ere egin dute ekimenerako. Hitzak Arkaitz Estiballesek egin ditu, ahotsa Eskean Kristo taldeko Peiok jarri dizkio eta musikaz Jagoba (TAOM) arduratu da.
Tatuaiez gain, bideo emanaldi, herri bazkari eta musika izango dituzte zuzenean:
Horrez gain, dirua lortzeko Torontile-ren laguntzagaz kamisetak atera dituzte eta 10 euroan daude salgai Arteako Herriko Bentan, Igorreko Herrikon, Zeberioko Batzokian eta Areatza Bixerren.
Kartelean agertzen den emakumea Maud Stevens Wagner da, lehenengo tatuatzaile profesionala.