Frantziako poliziak tirokatuta hil da 30 urte inguruko gizona, Vic-sur-Aisne herrian. Poliziak ez du argitu zenbat aldiz tiro egin zuen bere kontra.
Txosten polizialaren arabera, gizonaren jarrera “arraroa” tarteko egin zioten taser pistolarekin tiro. Kaosenlared-ek jaso duenez, gizona lorategi batean sartu zela adierazi dute zenbait auzokidek, eta telebista antena baten metalezko barra ostu zuela. Poliziak gizonarekin topo egin zuenean, lapurtutako barra alde batera uzteko eskatu zion, eta hark “Allahu akbar” erantzun zuenean, gizona mendean hartzera jo zuten polizia-agenteek. Taser pistolaren erabilerak heriotza eragin dio aurrekaririk ez zuen gizonari.