argia.eus
INPRIMATU
Ertzain bat, 31 euro orduko: Jaurlaritzaren prezio berria ikuskizun “arriskutsuetarako”
  • 31 euro orduro ertzain bakoitzeko. Kopuru hori ordaindu beharko dute irabazi asmoa duten “arrisku handiko” ekitaldi publikoen antolatzaileek, Eusko Jaurlaritzaren Ikuskizun Publikoen Lege berriak jasotzen duenez.

Judith Perez @judyjudd 2014ko uztailaren 02a
Ertzaintza garestiagoa aterako zaie "arrisku handiko" ikuskizunen antolatzaileei. Irudian ACDC taldearen kontzertua Bilboko San Mames zaharrean (argazkia: denaflows.com).

Futbol eta saskibaloi partiduetan edota kontzertuetan eragingo du lege berriak, eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila izango da ikuskizunak arrisku handikoak diren ala ez erabakiko duena.

Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasun sailburuak adierazi duenez, tasa berri honen helburua da ikuskizun horien “kostuen arduraren koerantzukizunari buruzko debate publikoa irekitzea”, ez dirua biltzea.

Kalean edatea debekatuta

Legeak ostalaritza lokaletatik ez datozen edari alkoholdunen kontsumoa debekatzen du kalean eta espazio publikoetan, taldean egiten denean ("litroak egitea", alegia).

16 urtetik beherakoek adin nagusiko batez lagunduta baino ezingo dira sartu taberna eta pubetan, eta bakarrik 22:00ak arte.