argia.eus
INPRIMATU
Tarragonako Ascó-I zentral nuklearra alerta egoeran izan da sute batengatik
  • “Larrialdiagatiko alerta” izan da Ascó-I zentral nuklearrean, Katalunian, Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluaren (CSN) esanetan. Alertaren arrazoia zentralean gertutako sute bat izan da, eta CSNren esanetan ez da izan arrisku erradiologikorik, ez eta inolako ondoriorik langileentzat eta inguruko herritarrentzat.

ARGIA @argia 2017ko maiatzaren 23a
Ascó-I zentral nuklearra. (Arg.: Hector Blanco-CC By)

Astearte goizaldean gertatu da istripua. Behin haren beri izanda, CSNk larrialdiei aurre egoteko protokoloa jarri du martxan, “hamar minututik gorako iraupena duen sutea dela eta”. Segurtasunaz arduratzen den erakundeak adierazi du ez dagoela emisio erradioaktiboak gertatzeko arriskurik, zentralaren elektrizitate-hornidura eten arren. “Larrialdietarako diesel generadoreak modu egokian funtzionatu du”, gaineratu dute.

Sutea hastetik ordu eta erdira bertan behera geratu da larrialdiko alerta egoera.