argia.eus
INPRIMATU
Tanttaka taldeak irabazi du Donostia Antzerki Saria

2008ko martxoaren 12a

Euskarazko antzerkia bultzatzeko Euskararen Udal Patronatuak eta Donostia Kulturak ematen duten Donostia Antzerki Saria Tanttaka konpainiaren Emakumeak izarapean obrarentzat izan da aurten. Saria martxoaren 27an, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, jasoko du Tanttakak eta obra irabazlea eskainiko du Victoria Eugenia antzokian. Iñaki Olazabalen eskultura eta 10.000 euroko saria jasoko du taldeak. 8.000 euro egunotan jasoko ditu, eta gainerako 2.000 euroak jasotzeko, 2010. urtea bukatu aurretik euskarazko antzezlan berria eskaini beharko du taldeak Donostian.