argia.eus
INPRIMATU
Telefónicak Barcina fitxatu duela zabaldu dute
  • Telefónicak Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko lehendakari ohia fitxatu duela zabaldu du Hispanidad.com webguneak.

ARGIA @argia 2015eko urriaren 13a
Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko lehendakari ohia. (Arg.: Navarra.es)

Zehatzago esanda, fitxajea Movistar Plusek egina legoke, Movistar eta Sogecablek bat egin ondoren sortu zen bideo enpresak. Oraindik ez dakite zein kargu eta ardura izango duen, baina wwbguneak zehazten duenez, Yolanda Barcina seguruenik kontseilari gisa izango da taldean.

Barcina Nafarroako Legebiltzarreko parlamentaria da gaur egun eta NUPeko irakaslea, han du Nutrizio eta Bromologiako bere katedra. UPNko lehendakaritza utzi berri du irailean alderdiak egin duen bilkuran.