argia.eus
INPRIMATU
Talde mitikoak Azkena Rock Jaialdian

2008ko irailaren 04a

Gaur arratsaldeko seietan irekiko ditu ateak Azkena Rock Jaialdiak eta igandea bitartean hainbat talde mitikoren bilgune izango da; esaterako, kartel-buruetako bat den Sex Pistols talde britainiarraren kontzertua ikusi ahal izango da ostiralean. Era berean, Lagartija Nick, Ray Davies, The Gutter Twins, Los Lobos eta Blind Melon izango dira Mendizabalan, beste talde batzuen artean. Euskal musikaren ordezkari moduan Sorkun eta Las Culebras izango ditugu.