argia.eus
INPRIMATU
Talde bortxaketa salatu du emakume batek Bilbon
  • Emakume batek salatu du hainbat gizonek drogatu eta bortxatu dutela Bilboko Zazpikaleetatik hurbil dagoen etxebizitza batean. Ertzaintzak ikerketa hasi du.

ARGIA @argia 2021eko irailaren 27a
Bilbon eraso baten harira egindako manifestazioa. Argazkia: Ecuador Etxea.

Berria egunkariak eman du albistea. Ostiraletik larunbata bitarteko gauean gertatu zen. Emakumeak Ertzaintzaren aurrean jarritako salaketaren arabera, gizon batzuek drogatu eta bortxatu zuten. Dirudienez, emakumeak ez du ondo gogoratzen gertatutakoa, baina bere eskuko telefonoan erasotzaileak inguruan dituela agertzen diren irudiak dauzka grabatuta.

Emakumea Plentzian egon zen erasotzaileekin eta han gizonok ikusi zituzten lagunei deklarazioa hartu die Ertzaintzak.