argia.eus
INPRIMATU
Tafallako brindiseko hirurak absolbitu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak
  • Gorka Labat, Oier Araiz eta Fernando Sota absolbitu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak. Iazko udan Tafallako festetan presoen alde egindako ohiko brindisean parte hartzeagatik terrorismoa goratzea leporatzen zieten.

Axier Lopez @axierL 2017ko apirilaren 21a

Angela Murillo, Juan Francisco Martel eta Teresa Palacios epaileek fiskalaren eskaerari muzin egin eta Tafallako hiru gazteak libre utzi dituzte. Bi urteko kartzela zigorra, hiru urteko zaintzapeko askatasuna, bederatzi urteko inhabilitazioa eta 4.800 euroko isuna eskatu zituen fiskaltzak. Absolbitu dituen epaiak diotenez, hiru pertsona horiek brindisean parte hartu zutela berresteko Guardia Zibilaren testigantza bakarrik ez da nahikoa.