argia.eus
INPRIMATU
Ostalaritzak gauerdira arte ireki ahal izango du EAEn
  • Iñigo Urkullu lehendakariak neurri berriak iragarri ditu Labi batzordearen bileraren ostean. Ekainaren 2an sartuko dira indarrean, eta 20 egun geroago berrikusiko dira.

ARGIA @argia 2021eko maiatzaren 31
IƱigo Urkullu prentsaurrekoan murrizketa berriak iragartzen. Irudia: irekia.eus.

Arratsaldean zehar filtratzen joan diren neurriak berretsi ditu lehendakariak 18:15etan egin duen agerraldian, gehiago iragartzearekin batera:

- Tabernek gauerdian itxi beharko dute, eta ordutegi muga berdina izango dute bestelako jarduerak, kulturalak esaterako.

- Barnealdeko jardueretarako gehienezko pertsona kopurua 600ekoa izango da, eta aire librekoetarako 800ekoa.

- Oro har, espazioetarako pertsonen muga gehienezko edukieraren %60koa da.

- Garraio publikoaren irteera gauerdian amaituko da.

- Aisialdirako taldekideen kopurua hamarrera mugatuta geratzen da, beti ere talde egonkorretan. Berdin aire libreko bisitetarako.

“Itxaropen eta zuhurtzia” garaia dela esan du EAEko lehendakariak. Azken asteetan aurrerabide handia egin dela adierazi du, eta “hurrengo hiru asteetan” neurriak betez atzera ez egiteko deia egin die herritarrei. Murrizketa berriak ekainaren 2an sartuko dira indarrean, eta 20 egun geroago berrikusiko ditu Labi batzordeak.

Hemen neurriak zehaztasun handiagoz: