Nafarroako tabernariek terrazak irekitzen hasi dira. Nafarroako Gobernuaren dekretuak gaueko 21:00 arte irekita izateko aukera ematen du, neurri eta babes bereziekin. Lokalen barrualdea irekitzeko ordea, abenduaren 17ra arte itxaron behar izango dute.
Nafarroako ostalaritzako establezimenduetako tabernariak terrazak irekitzen hasi dira, 35 egun itxita egon ondoren. Taberna eta jatetxeen barrruko espazioak abenduaren 17ra arte ezin izango dira ireki.
Sektorearen itzulera arautzen duen Foru Agindua eta haren baldintzak bete beharko dituzte tabernariek. 21:00ak arte zabalik egon daitekezke terrazak eta zerbitzuak etxez etxe eskaini ahal izango dituzte 22: 30ak arte. Mahai bakoitzean gehienez lau pertsona egongo dira, 80 zentimetroko aldea gainditzen duten azaleretan, eta kasu guztietan eserita egon beharko dute.
Jolas parkeak ere irekita
Azken asteetan itxita egon dira haurrentzako jolas-parkeak Nafarroako hiriburuan. Terrazen irekiararekin batera, parkeene ere etorri da. Babes neurriak oinarri hartuta, gehienez 20 haur egotea baimenduko du Iruñeko Udalak haur-parkeetan.