Udan, 01:00 arte zabalik egotea egokiena litzatekeela esan du Alde Zaharrean Bizi plataformak.
Iruñeko Alde Zaharreko erreforma planaren aurka helegiteak aurkeztuko zituela iragarri zuen Alde Zaharrean Bizi plataformak, eta halaxe egin du. Desadostasunen iturri nagusia: tabernen ordutegiak. Ordutegi laburragoa izan dezaten du xede plataformak. Tabernak 00:00etan ixtea proposatu du, eta uda partean zertxobait luzatzea, 01:00 arte.
Alde Zaharra "Babes eta Egoera Akustiko Bereziko Zonaldea" izendatu dezaten ere eskatu dute. Udalak aurkeztutako proiektuak "zibismoa" ez duela aintzat hartu deritzote, ez "osasun gaiak ere", ez eta tabakoaren legea ere.
Gainera, kartoia eta beira jasotzeko egungo modeloak ere ezbaian jarri dituzte. Kartoia, "orduak eta orduak" egoten delako kalean, "inork jaso gabe". Beira, zarata "ikaragarria" sortzen duelako, "muga guztiak gaindituz".
Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.