argia.eus
INPRIMATU
XXI. mendean 1.000.000.000 pertsona hilko dira tabakoaren ondorioz
  • Tabakorik gabeko Nazioarteko eguna da gaur. Urtero egun hau aitzakiatzat hartzen du Osasunerako Mundu Erakundeak (OME) tabakoaren arriskuak azaltzeko. Munduan urtero 5,6 milioi pertsona hiltzen dira tabakoaren eragin zuzenen edo zeharkakoen ondorioz. Euskal Herrian urtero 1.200 pertsona hiltzen dira biriketako minbiziagatik eta heriotza horien %95 tabakoari loturik dago, Joseba Zabala mediku gasteiztarrak Gaur8n adierazi bezala. OMEk kaleratutako datuen arabera, 100 milioi pertsona hil ziren XX. mendean tabakoaren eraginez, eta erremediorik jartzen ez bazaio, 1.000 milioi hilko dira XXI. mendean.

2011ko maiatzaren 31

Arterien hipertentsioaren ondoren, gaixotasun gehienen eragilea da tabakoa, hala nola, enfisema eta bihotzekoena. Adituen esanetan, tabakoa erretzen duen hiru gaztetik batek 35 urte bete bitartean dependentzia kliniko nabaria izango du. Arkaitz Aguerretxe neuropsikofarmakologo lapurtarrak Gaztezulon azaldutakoaren arabera, Euskal Herrian tabakoa, alkohola eta kalamua dira gazteen artean mendekotasun arazo gehien sortzen dituztenak.