argia.eus
INPRIMATU
Tabakalerako Ubik liburutegiko langileek greba mugagabea egingo dute abenduaren 22tik aurrera
  • Sedena enpresarekin negoziazioetan aurrera egin ez dutenez, Tabakalerako Ubik sorkuntza-liburutegiko bitartekariek greba mugagabea egingo dute abenduaren 22tik aurrera, asteartean jakinarazi dutenez.

ARGIA @argia 2018ko abenduaren 12a
Ubik liburutegiaren kontratua daukan Sedena enpresarekin aurrerapausorik ez dutela lortu diote langileek (argazkia: ELA).

ELA sindikatuaren webgunean irakurtzen denez, abenduaren 14an ere egun osoko greba egingo dute langileek.

Abenduko lehen astean bildu dira zerbitzuaren kudeaketa daraman Sedena enpresarekin, baina “negoziaketan inongo aurrerapausorik egon ez denez”, greba egitea erabaki dute.

“Bitartekarien helburu bakarra egun bizi duten prekarietate egoerari bukaera ematea da, eta hasieratik esan zuten bezala, horretarako amaiera arte iristeko prest daude”, ELAk argitaratu duenez.

Sindikatuak dei egin die herritarrei eta Ubik liburutegiko erabiltzaileei, bitartekarien mobilizazioetan parte har dezaten, langileon baldintzak hobetze aldera.