“Irabazi dugu! 7 hilabeteko grebari esker, Tabakalera-n baldintza duinak bermatuko dizkigun akordioa lortu dugu!”, adierazi dute Donostiako Tabakalerako Ubik sorkuntza-liburutegiko bitartekariek. Greban babesa agertu dieten guztiei eskerrak eman dizkiete.
Grebalariek beraiek jakinarazi dute berria txio bidez. Egindako borrokaz harro mintzatu dira: “Bide gogorra izan da, baina argi geratu da antolatu eta borrokatzeak merezi duela! Zapalduak ez izateko bide bakarra martxan jartzea izan da!”. Orain zazpi hilabete ekin zioten grebati lan baldintzak hobetzea eskatuz Donostiako Tabakalerako Ubik-eko bitartekariek. 229 egun greban, beste zenbait arazoren artean, salatzeko soldata baxuak dauzkatela eta kontziliaziorako aukerarik ematen ez duten ordutegiak.
Grebalariek eskerrak eman nahi izan dizkiete “bide luze honetan lagundu gaituzuen guztiei”. Eragile sozial eta kulturalak, kulturgintzako pertsonak, alderdiak, sindikatuak, eta beste zerrendatu dituzte: “Moduren batean edo bestean lagundu gaituzuen horiei guztiei”.
229. greba eguna. IRABAZI DUGU!!!! 7 hilabeteko grebari esker, @tabakalera-n baldintza duinak bermatuko dizkigun akordioa lortu dugu! 229° día de huelga. ¡¡¡HEMOS GANADO!!! Tras 7 meses de huelga, hemos conseguido un acuerdo que nos garanatizará condiciones dignas en @tabakalera pic.twitter.com/F3UJNdEqdm
— Bitartekariak Martxan! (@bitartekariakM) August 7, 2019