argia.eus
INPRIMATU
T. Murugarren, R. Rueda eta Pettiri elkarrizketa ‘Hauxe’ diskoari buruz

2007ko ekainaren 25

Txuma Murugarren: "Sasoi Ilunak taldearekin eta bakarkako lehenengo lanarekin ez neukan publikoa edukitzearen kontzientziarik. Nire burua gutxietsi egiten nuen. Jendea nire kantuak abesten ikusi dudanean konturatu naiz badudala nolabaiteko eragina.

Rafa Rueda: "Honetan bagabiltza halako puntu exhibizionista dugulako da. Kantuak gustuko ditugulako egiten ditugu lehenengo, baina beste bati erakutsi behar dizkiogu".

Petti: "Gure burua erakutsi nahi dugun pertsonak gara, kantuen bitartez. Niri gertatu zait, inoiz, kantu bat jendaurrean abesteko lotsatzea. Gerora, jendearen arreta ikusi eta gero, abesti horrenganako ziurtasuna hartzea. Gure kontuak kantatzeak alde hori ere badauka".

(2.094. zenbakia, 2007-06-24)