Syrizaren lehenbiziko neurri ekonomikoak, Yanis Varoufakisek azaldurik

  • Yanis Varoufakis (1961) izan daiteke Syrizaren lehen gobernuan Alexis Tsiprasek ekonomia ministro izendatuko duena. “The Global Minotaur” liburuaren idazle, George Papandreou lehen ministroaren (PASOK) aholkulari aritu zen, haren kritiko zorrotz bilakatu aurretik.


2015eko urtarrilaren 26an - 10:12
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Yanis Varoufakis ekonomialaria. (Argazkia: Origo)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

1929ko krisitzarrarretik berpizteko AEBek ezarri zuten estrategia keynestarra aldarrikatzen du Europarako. Andy Robinson kazetari nekaezinak azken elkarrizketan eskatu dio laburbiltzea Syrizak ondoko hilabeteetan ezarri nahiko duen politika, “Yanis Varoufakis: 'Vamos a desmantelar la cleptocracia griega'” artikuluan jaso duena La Vanguardiarako. Hona pasarte labur batzuk:

Europako Banku Zentralak (EBZ) Greziari likideziaren iturria ixteko arriskurik ikusten duzu, Troikaren murrizketak ez onartzekotan?

Beti daude arriskuak, baina ez dut uste EBZk likidezia kenduko digunik zuzenean joan eta Frankfurt, Paris, Berlin eta Bruselako gure bazkide europarrei azaltzen baldin badizkiegu dauzkagun proposamen arrazionalak. Aste batzuetako tregua eskatuko dugu, politika berri horiek haiei azaldu ahal izateko.

Zein izango dira proposamenok?

Lau fase dauzkate. Lehenbizi, oso landutako plana daukagu zorrarekin egin beharrekoaz, orain ez naiz xehetasunetan sartuko. Gero, egongo da programa bart erreforma sakonez osatua, guk, eta azpimarratzen dizut guk hori, ezarri nahi ditugun erreformez eta ez Nazioarteko Diru Funtsak edo ELGAk edo dena delakoak inposatutakoez. Alegia, erreforma horiek garbi utziko dute ez gaudela prest berriro 2010ean geunden egoerara itzultzeko.

Nolakoa izanen da erreforma?

Elitearen zergekiko immunitatea borrokatuko dugu. Kontua ez da soilik zergetatik ihes egiten dutela, kontua da haien errentaren zati handi batek zergarik eduki ere ez daukala. Kleptokrazia bat dago Grezian, bekatuzko triangelu bat hauez osatua: estatuaren hornitzaileak, bankeroak eta hedabideak. Triangelu hori eraisteko erreformak proposatuko ditugu. Eta beste aldetik, emergentziazko neurriak proposatuko ditugu Greziak bizi duen krisi humanitarioari erantzuteko. Europar guztiei interesatuko zaie neurri horiek aztertzea, bai behintzat Egunsenti Urrekararen sutea zabaltzen utzi nahi ez dutenek.

Europako liderrek uko egin diote zorrozki Troikaren programa ezertan aldatzea, ez da hala?

Guk proposatu behar dugun memorandum alternatiboa zuhurra da eta arrazionala. Horregatik ezin dut sinetsi Europako Banku Zentralak esango digunik “Aski da, jaun-andreok, zanpatu egingo zaituztegu”. Zor publikoa jaulkiko dugu Greziako estatuaren hurrengo sei hilabeteotako jarduera bermatzeko. Banku greziarrek erosiko dituzte eta EBZk eskaintzen duen likideziarentzako bermetzat erabaliko dira. EBZk eman dezakeen likideziarentzako muga finkorik ez da. Irlandaren kasuan 70.000 milioitaraino igo zuten. Euroa zatitzea saihestu nahi baldin badute, behar den mailaraino handituko dute likidezia.

Soluziorik egon liteke Grezia soilik harturik?

Ez. Eurogunean inbertsio bidez ekonomiaren biziberritzea sustatzeko neurriak proposatuko ditugu. Ez bakarrik Greziarentzako, baita ere Espainiarentzako, Irlandarentzako. Sirizak defenditzen du Stuart Holland eta biok prestatu dugun proposamen apala, zeinetan proposatzen dugun Europarako New Deal bat oinarritua inbertsio publikoan, enpleguen sortzean eta zorraren berrantolaketan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Syrizaren erronka
2020-07-16 | Mikel Eizagirre
Yanis Varoufakis
“Troikaren itzuleraren beldur bazara, badituzu horretarako arrazoiak. Troika itzuli egingo da”

Greziako Finantza ministro ohia susperraldi-funtsaren inguruko negoziazioez mintzatu da El Diario.es egunkariari eskainitako elkarrizketan. Asteburu hontan egingo da goi-bilera, eta Europar Batasuneko herrialdeek koronabirusaren efektuak leuntzeko funts komuna jasotzeko... [+]


Itaka

Itakan antzeztu du uda honetan Tsiprasek finantza erreskatearen amaiera. Abuztuaren 21ean emandako liturgia hartan solemnitate handiz mintzatu zen Odisea modernoaren bukaeraz.

Greziako kontinentearen mendebaldeko kostaldean dago Itaka, itsaso jonikoan. Handik mendebaldera,... [+]


2017-01-25 | Zabaldi
Nazioartea
Elkartasuna eta desobedientzia berriz ere kriminalizatuak

Iragan uztailaren 27an, Zabaldiko bi kide, brigada internazionalisten prestakuntza lanean ari ziren Tesalonikan. Hurriyako etxea hustua izan zen eta bi kideak atxilotuak. Urtarrilaren 26an, ostegunean, epaituak izanen dira.


2016-10-13 | ARGIA
Tsipras: “Ez dugu etsiko zorra berregituratzea lortu arte”

Syrizaren bigarren kongresuan Alexis Tsiprasek ikusmin handia sortu duen hitzaldia egin du. Aurrera begirako politika marraztu du greziar presidenteak. Hibai Arbide kazetariak jarraitu du ekitaldia Twitter bidez.


‘Osasun Grexitik ez!’ diru gabeko greziarrak hiltzera ez kondenatzeko

Europako oligarkiak ezarritako politika ekonomikoak bere murrizketekin Greziaren osasun sistema publikoa Hirugarren Mundukoen mailaraino hondoratu duenean, milaka mediku, zaintzaile eta klase guztietako herritar ahalegintzen dira artatzen dirurik ezagatik bazterrean geratutako... [+]


Atenasko porrotetik Parisko sarraskietara, garai konplikatuak Europako ezkerrentzat

Ezkerraren itxaropen zaharberrituekin ekin urte berriari eta alde guztietako kontserbadore eta inmobilistek aldarrikatutako Zibilizazioen Talkaren edizio odoltsuekin burutu, horra zein izan den 2015 honen patua. Disney World edo Port Aventurako txirrista erraldoietako batean... [+]


2016-01-20 | Jon Torner Zabala
Davos 2016
Zer gai izango dute hizpide agintari politikoek eta enpresariek?

Robotak, terrorismoa, migrazioak edota desoreka sozialak izango dituzte hizpide Davoseko (Suitza) eski estazioan bildu diren agintari politikoek, enpresariek eta Leonardo DiCaprio bezalako hainbat pertsona famatuk. Urtarrilaren 23ra bitartean egingo den Munduko Ekonomia Foroak... [+]


Varoufakisek Europa mailako ezkerreko mugimendu berria aurkeztuko du otsailean

Otsailaren 9an gertatuko da eta Berlinen: Yanis Varoufakis ezkerreko ekonomialari eta Greziako ministro ohiak aurkeztuko du DiEM25 Democracy in Europe Movement in 2025 mugimendu berria.


‘OXI’-2015: Europako oligarkiak Grezia umiliatu eta mixeriara kondenatu duen urtea

Greziarrek sinetsi zuten Europar Batasunean bazela bestelako politika baterako zirrikitua, botoetan garaipena ezkerrari emanik Syrizak eta Alexis Tsiprasek moztu ahal izango zutela hamarkada luzetako neoliberalismoak eta etxeko ustelkeriak ekarritako odolustea. Gero... [+]


Husteko arriskuan da Greziako Vio.me fabrika autogestionatua

2011n Tesalonikan dagoen Vio.Me lantegiak porrot egin ostean, Philkeram enpresako jabeek abandonatu egin zuten eta langileek hartu zuten honen kontrola.


Europako Parlamentuaren sariari uko egin dio Greziako klinika autogestionatu batek

Greziako Metropolitan Community Clinic in Ellinikok errefusatu egin du Europako Parlamentuak emandako Urteko Europako Herritarra saria. Ellinikon aurkitzen den osasun zentroak asistentzia sanitarioaren hedadura galdu duten pertsonak artatzen ditu.


Tsiprasek Grezia gobernatzen jarraituko du

Syriza ezkerreko koalizioak irabazi ditu berriro hauteskundeak Grezian. Demokrazia Berria alderdi kortserbadorea bigarren izan da. Abstentzio oso handia egon da, %45 ingurukoa.


Greziar hauteskundeetan inkestek berdinketa aurreikusten dute

Igandean hauteskundeak izango dira Grezian. Vaigelis Meimarakis Demokrazia Berriaren hautagaia, eta Alexis Tsipras Syrizako buruzagiaren arteko berdinketa aurreikusten dute. ANT1 telebista kate pribatuko estatistikek %31,6ko indarra ematen diete bi alderdiei. Abstentzio handia... [+]


Eguneraketa berriak daude