'Syrizarekin', Greziako Syriza alderdi ezkertiarraren aldeko plataformak igandean herrialde hartan egingo dituzten hauteskundeekin bat eginez elkarretaratzea deitu du. Igandean bilduko dira eguerdiko 12:00etan Arriaga antzokiaren aurrean.
“Syriza: Greziarentzat, Europarentzat eta Euskal Herriarentzat aukera” izenburupuen manifestua sinatu dute hainbat alderdik eta sindikatuk.
Sinatzaileek uste dute krisi globalak argi utzi duela zein "antidemokratikoak" diren egungo "molde politikoak eta ekonomikoak”, El Diariok argitaratu duenez.
Gainera salatu dute, agintari politikoak elite ekonomikoaren menpe daudela: “Troikak eta merkatuak gobernuek baino aginte gehiago daukate”.
Manifestuaren sinatzaileak
Norbanakoez gain hainbat kolektibok, sindikatuk eta alderdik sinatu dute manifestua, horien artean honakoek: Gorripidea, Mundubat, Aralar, Eusko Alkartasuna, Gazte Komunistak, Feministalde Talde Feminista, Ezker Gogoa, EAEko CCOO, Ezker Anitza-Izquierda Unida, PCE-EPK, Bakea eta duintasuna elkartasuna, Sortu, Alternatiba, EH Bildu, Eraiki Gazteak, SODePAZ, Podemos- Ahal Dugu Bilbo, Errepublikarren Bizkaiko Federazioa, Ikasle Ekintza, Santurtzi Ahal Duguren herritar biltzarra, Ezkerra eta Hikaateneo.