argia.eus
INPRIMATU
Sylviane Alaux, PSko diputatua: “Ikastolak garatzeko ezinbestekoa da berrikuntza, Falloux legeari estuki lotu gabe”
  • 2014an datozen hauteskundeez baina bereziki Seaskaz mintzatu zen larunbatean, Le Journal du Pays Basque egunkarian. Frantziako Estatuan elebitasunak eta murgiltze ereduak, bakoitzak bere tokia beharko luketela uste du  Ipar Euskal Herriko diputatu sozialistak, eta atzean utzi beharko liratekeela egungo egoera, murgiltze ereduan oinarritzen diren eskolak bizi daitezen. Alauxek dioenez, ikastolak garatzeko, ezinbestekoa da sortzea, berritzea eta asmatzea, Falloux legean estuki loturik jarraitu gabe. “Falloux legeak ez du mende eta erdiz gailentzen jarraituko. Gure eskakizuna ez da eskola konfesionaletatik sortu, eskola erabat laikoetatik baizik, eta beste zerbait asmatu beharko da”.

ARGIA @argia 2013ko irailaren 23a
Sylviane Alaux

Zer analisi egiten duzu ikastolarekiko iritzi aldaketaz? Angelun ez da halako arazorik izan.

Arradikalizazioa aipatuko nuke nik. Urteetan egiten utzi da. Hainbat urtez Estatuak ezikusiarena egin du, eta ospatu egin dugu. Gaur egun itxikieria dagoela iruditzen zait, beharbada irakaskuntzaren erreformaren ondorioz, hizkuntza erregionalen aldeko engaiamendua kontuan hartu zelako. Egia da, elebitasunaz mintzo garelarik, zoriontzekoa dugula lorpena. Baina ez dezagun ahantz murgiltze ereduan 10.000 haur ditugula Frantzian. Eta gauzak horrela, ezin dugu ezikusiarena egin, existituko ez balira bezala jokatu. Ez dakit zeintzuk izango diren etorkizunean errealitate hori kontuan hartuko duten erabakiak. Horregatik diot: “berrikuntza, sorkuntza, asmamena behar dugu!”.

Zerbitzu publikoan integratuz, adibidez?

Integratzea edo indargabetze arauak asmatzea izan liteke irtenbidea. Poztuko nintzateke biharko egunean gurasoek hizkuntza erregionala bai elebitasunean bai murgiltze ereduan hautatzeko aukera izango balute. Eta ez dut uste horrek zerbitzu publikoa suntsituko lukeenik. Lehen ikusi nahi ez genuen errealitate bat dugu gaur.

(...)

Niri dagokidan ardura betetzen ari naiz, eta zera diot: “Nahi ala ez, errealitate hori existitzen da, hor da eta ezikusiarena egitea suizidioa da. Murgiltze eredua ikasketa modu bat da eta ez da sekula existituko eskola publikoetan, Frantziako eskola publikoetan frantsesa egiten delako. Berrikuntza behar da, beraz.