Patxi Ruiz preso politikoak gose eta egarri greban 12 egun bete dituela salatzeko Luhuso eta Itsasu arteko errepidea moztu dute suzko barrikada batekin goizean goiz, Behe Nafarroan. ARGIAra igorritako oharrean pertsona talde batek hartu du bere gain ekintza "ez da talde politiko baten izenean egin".
Jarraian oharra osorik:
"Patxi Ruiz euskal preso politikoa 12 egun egarri eta gose greban. Elkartasunez, bere egoera salatzen dugu eta bere borrokara batzen gira. Bide mozketa Luhuso eta Itsasu arteko departamentalean maiatzaren 22an, goizean goiz. Ekintza hau herritar batzuk egin dute, ez da talde politiko baten izenean egin.
Patxi ez zaitugu bakarrik utziko! Amnistia osoa!".
Kazeta.eus-en informatu dutenez, goizaleko 6:00etan suhiltzaileak joan dira barrikada itzali eta errepidea irekitzera.