argia.eus
INPRIMATU
Suteak kontrolatu ezinean Grezia eta Turkian, azken hamarkadetako bero kolperik larrienean
  • Grezian milaka lagunek beren etxeak utzi behar izan dituzte, sutea Atenas hiriburuko iparraldeko auzunetara heltzear dela. Herrialdeak azken hamarkadetan pairatu duen bero bolada larriena da.

ARGIA @argia 2021eko abuztuaren 05
Sutea Limni herri ondoan, Evia uhartean, 160 kilometro Atenas iparraldean. (Argazkia: Michael Pappas / AP Photo)

Suhiltzaile greziarrak herrialde osoan sakabanatutako 81 suteri aurre egiten ari dira, 47ºC-ko tenperaturen erdian, Al Jazeera hedabideak informatu duenez.

Atenasko suhiltzaileek salatu dute, gaindituta egoteaz gain, asteazken gauetik ez dietela ez urik ez janaririk eramaten suteen lekuetara. Etxerik gabeko pertsonei jana ematen dien 'O alos anthropos' sarea suhiltzaileei janaria eramaten hasi da, herrialdean bizi den Hibai Arbide kazetariak jakinarazi duenez.

Bestalde, Turkian 16.000 lagun ebakuatu dituzte, suteak direla eta, Democracy Now hedabideak jaso duenez. Mugla herria, adibidez, osorik hustu dute suteak ikatzez funtzionatzen duen Kemerköy elektrizitate plantara heltzear direla.