argia.eus
INPRIMATU
Sutea Zubietako erraustegian
  • Zubietako erraustegian sutea piztu dela jakinarazi du SOS Deiak zerbitzuak, kontrolpean dutela baina ke ugari dagoela inguruan, astearte arratsalde hasierako ordu honetan oraindik ez baitute lortu guztiz itzaltzea. Hain juxtu, egun bat lehenago GHK-k jakinarazi zuen erraustegia “normaltasun osoz” ari zela martxan.

ARGIA @argia 2021eko urtarrilaren 12a
Gorka Rubio / Foku

Ez dute oraindik jakinarazi zerk eragin duen sutea. Irailean transformadore nagusia erre zen, eta hain juxtu astelehen honetan jarri zuten martxan berriz. Arazoa konponduta zegoela eta normaltasun osoz ari zirela adierazi zuen GHK-k.

Laugarren istripua

2019ko ekainean proban jarri zutenetik, lau istripu inportante izan ditu Zubietako erraustegiak. Ekainean, transformadorean bi ezbehar izan zituzten eta irailean berriz ere arazoak eman zituen transformadoreak.

Bestalde, GuraSOS plataformak salatu izan du labea homologatu gabe ari direla probak egiten Zubietan.

Iazko maiatzean, erraustegitik amoniakoa isuri zuten Arkaitzerrekara, eta ikerketa zabalik da, delitu ekologikoa leporatuta.