argia.eus
INPRIMATU
Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian
  • Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.

Izaro Villarreal Lauroba 2023ko urriaren 03a
Argazkia: Donostiako suhiltzaileak

Sute txikia piztu da astelehen honetan Zubietako erraustegian. Arratsaldeko 18:00ak aldera ohartu dira hondakin pilaketa batetik kea ateratzen ari zela. Sugarrak sortu aurretik, erraustegiko instalazioetatik ura irteten ari zen eta hondakinek jariatzen zuten kea gelditu zen.

Hortaz, erraustegiko instalazioetako segurtasun sistemak automatikoki hondakinei ura botatzen hasi ziren eta suhiltzaileak erraustegira bertaratutakoan, horretan jarraitu zuten. Sua berpiztu ez zedin.

Ez da lehen aldia

Zubietako erraustegiak aurretik ere izan ditu istripuak. Azkena, joan den uztailean gertatu zen bolumen handiko hondakinen hobian. Eta aurretik ere, hainbat arazo izan dituzte bertako transformadoreekin zein amoniako isuriekin. GuraSOSek jakinarazi duenez, uztailekoarekin batera gutxienez lau sute izan ziren errauste plantan, eta astelehenekoa bosgarrena izan da.