argia.eus
INPRIMATU
Sutea izan da Frantziako zentral nuklear batean
  • Su hartu du Bugey-ko zentral nuklearreko 5. erreaktoreko eraikineko teilatuak, dna.fr-k emandako albistearen arabera. Ain departamenduan dago zentrala, Lyondik 35 kilometrora. Barne mailako larrialdietarako plana aktibatu behar izan dute.

Itsaso Zubiria Etxeberria 2017ko ekainaren 20a

Langile guztiak bildu dituzte, eta Segurtasun Nuklearreko Autoritateak (L'Autorité de sûreté nucléaire) adierazi du ez dagoela biktimarik. Suhiltzaileek itzali behar izan dute sua.

900 MWe-eko gaitasuna duten eta ur-presioarekin funtzionatzen duten lau erreaktore ditu Bugeyko zentral nuklearrak, kentzekotan diren gas-grafitozko beste erreaktore bat ere badu, baita erregaia gordetzeko gune bat ere.