argia.eus
INPRIMATU
Sute batek Getxoko Itzubaltzeta gaztetxea suntsitu du
  • Getxoko Erromo auzoko Itzubaltzeta gaztetxeak su hartu du asteazken goizaldean. 12 urteko bizitza autogestionatua zuen eraikina eraitsi dute suaren ondorioz. Azkenaldian lapurrak eraikin barrura sartu izana salatu badute ere, Udalak ez duela hori ekiditeko neurririk hartu kexu dira gaztetxeko kideak.

Axier Lopez @axierL 2017ko apirilaren 19a

Gaztetxeko kideek zabaldu duten oharrean gogorarazi dute hemendik gutxira Udalarekin hitzarmena sinatzekotan zirela gaztetxean obrak egiten hasteko, eraikina hobetu eta lapurretak saihesteko. "Guzti horrek asko lasaitzen gintuen, argi geneukalako gaztetxeak biziraun eta arrisku guztiak desgertuko zirela", diote gazteek. Sutearen ostean kezkaturik azaldu dira orain ez dakitelako prozesua zertan geratuko den. Halere, gazteek adierazi dute Itzubaltzeta Gaztetxeak bizirik jarraituko duela. Hori dela eta, gaur 20:00etan Santa Eugenia plazatik abiatuko den manifestaziora etortzeko deia luzatu dute.

Argazkiak: Itzulbatzeta gaztetxea

Albistea eguneratzen ari gara