argia.eus
INPRIMATU
Sutan dagoen Ertzaintzaren furgonetaren argazkia “iraingarria” dela dio Jaurlaritzak
  • Donostiako Groseko jaietan larunbatean antolatu zen grafiti erakusketan sutan zegoen Ertzaintzaren furgonetaren irudia erakutsi zuten, eta Ertzaintza azaldu zen kentzera. Segurtasun sailburu Josu Erkorekak “gorroto eta indarkeria bultzatzen duen irudia” dela adierazi du.

Ilargi Manzanares 2023ko uztailaren 17a
Argazkia: GipuzkoaGaur.

Marrazkian Ertzaintzaren furgoneta bat ikusten da, sutan, eguzkiak pozik begiratzen dion bitartean.

Donostiako PPko bozeramaile Borja Corominasek egindako salaketaren ondoren kendu dute Groseko Zipotz jaietako marrazki erakusketan jarrita zegoen irudia. Erne Ertzaintza sindikatuak “autoreak zigortzeko ekintza beharrezkoak gauzatzea” eskatu du, eta Erkoreka sailburuak egiletza aztertzen ari direla adierazi du.

Sare sozialetako erreakzioak

Sare sozialetan muralak hainbat erreakzio piztu ditu, bai erabakiaren aldekoak bai kontrakoak. Erabiltzaile batzuk adierazpen askatasunaren aurka dagoen jazarpena dela adierazi dute.

Beste batzuk, ordea, gorrotoari bultzatzen dion marrazki gisa ikusi dute. Esaterako, salaketa ipini zuen PPko kideak.

https://twitter.com/KontxiNeira/status/1680250997489188864?s=20