argia.eus
INPRIMATU
Nafarroako Gobernuaren balorazioa
Sustrai Erakuntza: “Energia Plana herritarrei ia ezagutzera eman gabe ari da eztabaidatzen Nafarroan”
  • Oraingo Nafarroako Gobernuarekin harreman hobea dagoela dio Sustrai Erakuntzak, ingurumenaren zaintzaz arduratzen den elkarteak, baina hainbat alorretan ez dagoela gardentasunik.

Xabier Letona Biteri @xletona 2016ko abenduaren 20a
AHT behingoz gelditzeko eskatzen du Sustrai Erakuntzak, besteak beste. (Arg.: AHT gelditu.org)

Nola baloratzen duzue Nafarroako Gobernuak 16 hilabetetan zuen esparruan egin duen lana?

Harreman maila hobea dago gobernuarekin –bilerak eskatu…–, baina horrek ez du gardentasun handiagoa ekarri. Esaterako, Energia Plana –gizarte jasangarriagorako oinarri beharko lukeena– herritarrei ia ezagutzera eman gabe ari da eztabaidatzen. Hedabideetan iragarri gabeko bilera batzuk besterik ez dira egin eta eztabaida urtearen amaierarako amaitu nahi dute; beraz, lau hilabete eskas izan ditugu eztabaidarako.

Zuen esparruan nora heldu beharko litzateke gobernua gelditzen zaion legealdi denboran?

Ingurumenean eragin handia duten Nafarroako ekonomiaren alor garrantzitsuak aldatu behar dira. Hemen batzuk: beharrezkoa da Prestakuntza Handiko Trenaren (AHT) proiektuari uko egitea; Castejóngo zentral termikoak ixtea, auzitegiek agindu duten bezala; ez jarraitzea goi-tentsioko linea proiektuekin… Baina gobernu honetan ez dugu ikusten borondaterik horretarako.

Jarriko diozue nota bat 0tik 10era?

Jadanik aipatu izan dugu gainditu ere ez dutela egin prestatu duten Energia Planaren zirriborroarekin. Gure esparruan, gobernuarean kudeaketari 2-3 emango genioke, zerbait esateagatik...