"Honelako akordioekin, enpresek gero eta kapital gehiago pilatuko dute, eta hau gertatzen denean, ustelkeriaren muga ezabatu egiten da".
Asteazken eta ostegun honetan Bruselan Europar Batasuna, Hego Amerika eta Karibearen artean egingo duten goi bilerari aurre hartuz, hainbat GKE eta herri mugimendu jardunaldiak burutzen ari dira Bruselan astelehenetik asteazkenera. Besteak beste bildu dira Ekologistak martxan, Latinoamerikako Multinazionalen Behategia (OMAL), Movement of Peoples Affected by Dams in Brazil (MAB), Observatori del Deute en la Globalització (ODG), Giza Eskubideen Nazioarteko Bulegoa, Acción Colombia eta Red Mexicana de Acción frente al Libre Comercio (RMALC). Publicon Manuel Ruiz Ricok egindako kronikak bildu ditu Transnational Instituteko zuzendariaren adierazpenak:
Susan George: "Ideologia neoliberalari buelta eman behar diogu, giza eskubideetan oinarrituta. Osterantzean, Amerikako Estatu Batuek NAFTArekin (Kanada eta AEBek 1994an sinatu zuten merkataritza librearen ituna) irekitako bidea indartzen jarraituko du, eta antzeko itunak sinatuko ditu Europar Batasunarekin, TTIPa, eta Ozeano Bareko herrialdeekin, TPPa, eta horrela munduko BPGren %60 eta munduko merkataritzaren %75a eskuratuko du. Erronka handia da, itun hori erreminta legegile handia delako: enpresei aukera emango die orain arte Europan pertsonen eta langileen onurarako gizarte eredu bat sortzen egindako lan guztia aldatzeko. Honelako akordioekin, enpresek gero eta kapital gehiago pilatuko dute, eta hau gertatzen denean, ustelkeriaren muga ezabatu egiten da. AEBetan, multinazionalek nahi adina diru eman diezaiekete lehendakaritzarako hautagai bati bere hauteskunde kanpaina egin dezan, eta ondorioz gertatzen da, TTIParen kasuan esaterako, gobernuak merkataritza akordio honi buruz eginiko bileren %93 enpresa pribatu eta enpresen lobbyekin egin dituela. Horrela, sektore pribatuak ez du mahaipetik dirurik ematen ere jardun beharrik".
"Globalizazioan sakondu behar da, baina globalizazio sozialean, protesten globalizazioan. Europan baturik egotea ez da aski. Harremanak eta kooperazioa indartzen jarraitu behar da Europako herrien artean, noski, baina globalizatuta gaude eta jendeak ahalegina egin behar du jakiteko zer egiten ari diren munduko beste lekuetan eta globalki batuta elkarrekin borroka egiteko".
Europako Legebiltzarraren gehiengoak ezetz esan dio Europar Batasunaren eta Kanadaren arteko merkataritza eta inbertsio ituna (CETA) Europako Justizia Auzitegiak azter zezala eskatzeko aurkeztutako mozioari. 258 parlamentarik bozkatu dute proposamenaren alde, eta 419k aurka... [+]
“TTIP eta CETA ezartzearren herritarrek aukeratutako parlamentu eta gobernuen aurka joko dutela frogatu du Valoniarekin gertatutakoak”, diosku Júlia Martík, Euskal Herrian TTIPari Ez! kanpainako bozeramaileetako batek. Azaroaren 5ean merkataritza askeko... [+]
Larunbatean, azaroak 5, Hego Euskal Herriko hiriburuetan TTIP eta CETA akordioen aurka mobilizatzeko deia egin dute Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta TTIP/CETA Ez plataformak.
Hainbat plataforma sozialek ohartarazi dute zein ondorio izango dituen AEB eta EBren arteko merkataritza eta inbertsio itunaren (TTIP) negoziazioak. Munduko merkatu handiena sortuko du. Baina itun hori, CETA edo beste batzuk bezala, ez da merkatu akordio hutsa. Enpresa handiei... [+]
Alemania eta Frantziako gobernuetako kideek TTIPez egindako adierazpenen ostean, Austriaren txanda iritsi da. Bertako gobernuko bi kide esanguratsu EB eta AEBen arteko merkataritza askeko akordioaren aurka azaldu dira ordu gutxiko tartean; Christian Kern gobernuburuak dagoeneko... [+]
Frantziak EBko beste estatuei eskatuko die Europa eta AEBen arteko merkataritza askeko akordioaren (TTIP) negoziazioak eteteko, Matthias Fekl Kanpo Merkataritza estatu idazkariak RMC irratiari emandako elkarrizketan esan duenez. Haren ustez, negoziazioak ezkutukeriaz egin dira... [+]
Alemaniako kantziler orde eta ekonomia ministro Sigmar Gabrielen ustez, akordioak kale egitearen arrazoia “europarrok amerikarren nahiei men egin nahi ez izana” da.
Europa eta Kanadaren arteko libre merkatuko akordioak hainbat sor marka ez ditu babesten. Ossau Irati ardi gasna sor marka horietarik da eta ELB sindikatak salatu du joan den astean CETA izeneko akordioa onartua balitz, Ossau Irati eta beste hainbat izen libreki erabiltzen... [+]
TTIPen aurkako kanpainan daudenentzat, filtrazioa arma bihurtu da, akordioaren kontra darabiltzaten argudioak baieztatzen ditu eta. Baina pribatuki filtraziookin zuhurtziaz jokatu beharra aipatzen dute. Sinple esateko: AEBen jarrera “gogorra” nabarmentzeak balio... [+]
Espainiako Greenpeaceko sei kidek Madrilgo Kio dorreetako baten horma eskalatu eta TTIPen aurkako pankarta bat ipini dute 80 metroko garaieran. Greenpeacek berak maiatz hasieran zabaldutako dokumentuek erakusten dute, talde ekologistaren esanetan, AEBak eta Europar Batasuna... [+]
Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak Eusko Legebiltzarrean azaldu du Eusko Jaurlaritzak TTIP hitzarmenari buruz duen jarrera, EH Bilduk egindako agerraldi eskaeraren ondorioz. Sailburuak esan du akordioa ona izango dela enpresa ertain eta txikiei mesede... [+]
Lehenbiziko aldiz publiko egin da AEBen posizioa TTIP merkataritza hitzarmenaren negoziazioetan, Herbeheretako Greenpeacek jaso eta zabaldutako filtrazio bati esker.
Europar Batasuna eta AEBak negoziatzen ari diren TTIP hitzarmenaren aurkako mobilizazioetara deitu dute martxoaren 12an, Hego Euskal Herriak NATOn sartzeari ezezkoa eman zion erreferendumaren 30. urteurrenean. “NATO ekonomikoari ez! Herritarrok erabaki” leloa... [+]
TTIP, merkataritza askeko akordio transatlantikoaren aurkako ekintza bitxia ikus daiteke otsailaren 25ean egindako bideo labur honetan. Hasieran Europar Batasuneko eta AEBetako talde negoziatzaileetako kideak ikus daitezke, ekitaldi sozial batean. Dan Mullaney AEBetako... [+]