Andaluziako SAT sindikatuko kideek asteburuan banatu dute aurreko astean Carrefour supermerkatutik ateratako eskola materiala.
Eskolak hasteko egun baten faltan, 30 motxila banatu dituzte beharra duten familien artean.
SATetik adierazi dute ekintza horrekin ez dutela Andaluzian laguntzarik jasotzen ez duten 300.000 familien egoera konpondu nahi, arreta deitu baizik baliabiderik ez duten familien inguruan. Ekintza sinbolikoa izan zela adierazten du Diego Cañamerok bideoan bertan ere.