argia.eus
INPRIMATU
SUmendi gune autogestionatua hustu du Ertzaintzak
  • Gasteizko Judimendi auzoko eraikina 2016ko urrian okupatu zuen gazte talde batek. Hamaika ekintza antolatu dute ordutik.

ARGIA @argia 2019ko azaroaren 28a
Argazkia: Hala Bedi

Astearte arratsaldean hustu du gunea Ertzaintzak, Mikel Otero parlamentaria klima aldaketari buruzko hitzaldia ematen ari zenean. Bertan zirenak kaleratu eta horietako batzuk identifikatu ostean, sarraila aldatu eta giltzarrapoa jarri du Ertzaintzak, Hala Bedi irratiak jakinarazi duenez.