“Dirua landatu, miseria jaso” leloarekin, Berangoko (Bizkaia) metro sarreratik hasiko du Sukar Horiak eukaliptoen monolaborantzaren aurkako mendi martxa, goizeko 11:00etan.
Larunbat honetan 11:00etan deitu du mobilizaziora Sukar Horia taldeak, baso-eredu kapitalistaren aurka beste eredu jasangarriago bat eskatzen, monolaborantzan oinarrituriko modeloaren aurka.
Eukaliptoaren monolaborantza salatuko dute mendi martxarekin.