argia.eus
INPRIMATU
Suizidioari aurre egiteko plan estrategikoa onartu du Eusko Jaurlaritzak
  • Suizidioaren talka malgutzea da plan estrategiko honen helburua, prebentzio, esku-hartze goiztiar eta kaltetutako persona eta familiei laguntza eskainiz.

IƱaut Gonzalez de Matauko Rada @inautogdm 2019ko ekainaren 04a
Argazkia: Eusko Jaurlaritza

57 neurri nagusi ditu Suizidioaren Prebentziorako Estrategiak, EAEn alor honetan izan den lehenengo planak. Helburua suizidioaren prebentzio, interbentzio eta ondorengo lana egokia izateko sistema integral eta eraginkorra osatzea da.

Nekane Murga Osasun aholkulariak aurkeztu du plana diziplina anitzeko talde baten laguntzaz. Murgaren esanetan, bi bide nagusiko plana da: arriskuaren hautemate goiztiarra eta tabuak hautsiz suizidioa ikustaraztea.

Euskal Herriko suizidioaren mapa kezkagarriak bultzatu zuen plana. Izan ere, Euskal Herrian jende gehiago hil da bere buruaz beste eginda auto istripuetan baino. 2018an 334 pertsonek egin zuten beren buruaz beste Euskal Herrian.