Galdeketari buruzko eztabaida politikoetan, eskuin muturrak "immigrazio selektiboa" izeneko plana defendatu du. Ikusteko dago zenbateko babesa lortuko duen.
Suitzan galdeketa egingo dute igande honetan, Europar Batasunarekiko zirkulazio askearen auzia ebazteko. Swissinfo hedabidearen arabera, herrialdeko alderdi nagusiak "immigrazio selektiboaren" izenean Europar Batasunarekin pertsonen zirkulazio askea baztertzeko eskatu die boto-emaileei. Ondorioz, litekeena da proposamen hori aurrera ez ateratzea.
Oraingoan, eskuin populistako UDCk alderdiak dio Alpeetako herrialdeak "kontrolik gabeko eta neurrigabeko immigrazioa" pairatzen duela, eta horrek lanpostuak “mehatxatzen” dituela. Hala, ekimen berri bat abiatu zuen Europar Batasunarekin 1999an sinatutako pertsonen zirkulazio askeari buruzko akordioa (ALCP) bertan behera uzteko.
"Burujabetzaren ezaugarri bat berreskuratzea da helburua, immigrazioaren kontrola", azaldu dio Vincent Schaller Genevako UDCko zinegotziak AFP agentziari. "UDC immigrazio selektiboaren alde dago", gaineratu du.