20.000 pertsona atera dira Suitzako Berna hiriburuko kaleetara larunbatean, emakume langileek pairatzen duten zapalkuntza salatzeko, Democracy Now-k jaso duenez.
Beste hainbat tokitan bezala, Suitzan ere emakumeek gizonezkoek baino gutxiago irabazten dute bataz beste. Hori dela eta, parlamentuak soldatak aztertzeko eskatu die 100 langile baino gehiago dituzten enpresei.
Manifestazioaren antolatzaileek azaldu dute, egoera aldatu ezean protestak egiten jarraituko dutela.