Marokok Ikeari dendak irekitzeko baimena ukatu eta Suediako produktuei betoa ezarri ostean, Suediako Gobernuak atzera bota du Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa estatu gisa aitortzen zuen ebazpena.
2012an Suediako parlamentuak Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren independentzia aitortu zuen. Erabaki hori erantzunez, Marokok Ikeak Casablanacan eraiki berri zuen dendari irekitzeko baimena ukatu zion, eta Suediako produktuei betoa ezarri zien. Betoa ezarri eta egun gutxira, Margot Wallström atzerri ministroak jakinarazi zuen Mendebaldeko Sahararekiko Suediaren kanpo politika berrikusiko zutela.
Barikuan Wallstromek adierazi zuen parlamentuaren erabakia atzera bota dutela Ikeak Marokon negozioak egitea errazteko. Azaldu zuenez, Suediak babes osoa emango dio Nazio Batuak bideratzen ari den negoziaketa prozesuari, baina, argitu zuen ez direla betetzen Mendebaldeko Sahararen independentzia babesteko baldintzak.
Suedia zen Europar Batasuneko herrialde bakarra Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoren independentzia aitortu duena.