argia.eus
INPRIMATU
Suedia eta Finlandia NATOn sartzea pentsatzen ari dira, ‘The Times’ egunkariaren arabera
  • Egunkari britainiarraren arabera, Finlandia izango da NATOn sartuko den lehen herrialdea, eta ekainean Madrilen egingo den gailurraren aurretik sartuko dira bi herrialdeak aliantzan.

IƱaut Gonzalez de Matauko Rada @inautogdm 2022ko apirilaren 11

The Times egunkari britainiarrak argitaratutako informazioaren arabera, Suedia eta Finlandia NATOn sartzea pentsatzen ari dira, Ukrainako inbasioaren ostean. Finlandia, Errusiarekin muga duen herrialdea, izango litzateke lehena aliantzan sartzen, eta Suedia izango litzateke hurrengoa.

Ekainean Madrilen egingo duten gailurraren aurretik sartu nahi dute herrialdeek aliantzan. Herrialde hauek NATOn sartu ezkero, aliantzak 32 kide izango ditu, eta Europa iparraldean presentzia handituko du.

Inkesten arabera, Finlandiako biztanleen %62a dago aliantzan sartzearekin ados; iritzi honen aldeko pertsonen kopurua %19 igo da Ukrainako inbasioaz geroztik. Suedian, bestalde, biztanleriaren %46a dago aliantzan sartzearen alde.